Euskaraz: Liburutegiari buruz

Exif_JPEG_422

Vianako Liburutegi Publikoa Francisco Navarro Villoslada kaleko 26. zenbakian dagoen eraikinean dago kokatuta.

Liburutegiaren eraikina, non Francisco Navarro Villoslada (1818-1895) eta Pablo Antoñana Chasco (1927-2009) Vianako idazleak jaio ziren, XVI mendean eraiki zuten. Pizkunde estilokoa, lau solairu ditu: lehenengo gorputza harlanduzkoa da, hurrengo beste biak harlangaitzezkoak  eta azkenik, ganbara bat osatzen dute.

Utzikeria urte ondoren, Vianako Udalak eraikina berreskuratzea erabaki zuen, fatxada errespetatuz baina barrukoa husten, eta 2005az geroztik Vianako Liburutegi Publikoa non kokatzen den lekua da, hiru solairu okupatuz: 1a (mailegu gunea, irakurketa gela eta haurrentzako gela), 2a (ikasteko gela) eta 3a (depositu itxita). Eraikinean hitzaldi eta emanaldi aretoa ere badago, Vianako Udalarena.Centro Cultural - Casa Navarro Villoslada

Datuak: http://www.viana.es

Liburutegiak 440 m2-eko azalera du, eta ia 18,000 liburuki dauka, zeinetako 2.000 dira ikus-entzunezkoak, eta 5,000 baino gehiago haurrentzako liburuak.

Vianako liburutegi publikoa Nafarroako Liburutegi Publikoen Sarearen parte da eta Sarearen katalogoa Interneten bidez edonork kontsultatu ahal du:

http://www.navarra.es/AppsExt/opac/

Jendeaurrearen ordutegia, lanegun astelehenetatik ostiraletara, 15etatik 21etara da (irailaren erdialdetik ekainaren erdialdera), eta udan 8’30etatik 14’30etara, goizetan berriz.

Liburutegiaren helbidea, edozein pertsona hondoak kontsultatzera joan daitekeen tokira, egunkaria irakurtzera, liburuak iradokitzera, eta abar, hurrengoa da:

Navarro Villoslada kalea, 26a

31230 Viana (Nafarroa)

VIANA COLOR.1Mapa: Vianako Udala. Liburutegia 12. zenbakia da.

Gainera, kontsulta desberdinak egitea, maileguak berritzea, eta abar, posiblea da, jendea hartze-ordutegian,

948-645249 telefonoan, edo

biblivia@cfnavarra.es

posta elektronikoan

Azkenik, liburutegiak facebook-eko profil bat dauka mezuak jasotzen diren tokian, iradokizunak entzuten dira, kritikak onartzen dira, eta abar. Goazen, liburutegiaz harremanetan jartzen ez dena ez duelako nahi dena!!!

Deja un comentario

Este sitio utiliza Akismet para reducir el spam. Conoce cómo se procesan los datos de tus comentarios.